XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doinua: Bordaxurirena Lopategi.
Asmo horretan gatoz
lanerako gertu,
bazkal osteak inoiz
ez gaitu alpertu,
aleginduko gara
egin edo lertu,
Donostian gaur inor
ez dadin aspertu.

Doinua: Amaren bularra Peñagarikano.
Pazientzia hartu
ezazue arren,
hemen urduri dago
majina bat barren,
lana amaitu nai det
al danik azkarren,
nor ote da lenengo?
Ea nor zortzigarren?(bis)
Len haina lagun nai det
azkena egin arren.

Doinua: Moritxu nora zoaz Murua.
Arratsaldeon lenen
hemen zaudetenai,
burua minez daukat
sabela ere bai,
zuek utzi ezkero
pozik eta alai,
lenbailen bukatzea
besterik ez det nai.